Albisteak
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean
2017-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Joxe Agirretxek Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.727 euro engaiatzen ditu 2017rako.
Hitzarmenak ezartzen duenez, udalak hiru urteetan emango dituen kopuruak hauek dira: 3.727 euro 2017rako, 3.779 euro 2018rako eta 3.832 euro 2019rako. Era berean, jabari publiko edo munizipaleko guneak proba-saio eta emanaldietarako dohainik uztera konprometitzen da Udala.
Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldea, berriz, martxoko Antzerki Topaketa, apirileko Dantza Topaketa eta Antzerkiaren Hamabostaldia antolatzera konprometitzen da. Kukukak, halaber, Lasarte-Oriako udalerriaren barruan beharrezko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartzen du, bai eta jarduera horiek guztiak beren destinatarioentzat zentzuzkoa den ordutegi baten barruan garatzekoa ere, ezohiko kasuetan izan ezik, eta halakoetan Lasarte-Oriako Udalaren berariazko baimena beharko da.