Albisteak
Hirigune programa
2015-10-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Oraingo gobernu-ekipoaren helburuetako bat da udalerria seinaletika osatu eta eguneratu batez hornitzea, izaera sozialeko elementuei eta merkataritzaren, aisiaren, kulturaren eta abarren arlokoei dagokienez. Horien barruan sartzen da Manttangorri hiribusaren 28 geralekuetako seinaletika.
Bi eratako jarduketak ezartzen dira, guztira 12.303 euroko aurrekontua dutenak:
-
Seinaletika bertikala, geralekua adierazten duten seinaleak instalatuz, “Tratu On Bat” marka komertziala eramango dutenak.
-
Seinaletika horizontala, autobusaren geralekuak behar duen espazioa erreserbatzeko zoladura pintatuz.
Jarduketa hau Lasarte-Oriako merkataritza biziberritzeko plan bereziaren (PERCO) barruan kokatzen da, eta plan horretan aipatzen da “Udalerriko beste baliabide batzuekin loturik merkataritza-seinaleen diseinu bat lantzea eta instalatzea”, behar hauek nabarmenduz:
-
Nabarmentasuna ematea, iristeko erraztasunak ematea eta ibilbide eta jende-emariak sor daitezela sustatzea Lasarte-Oriak dituen berezko baliabideekin loturik, betiere merkataritzaren, gizarte nahiz kulturaren eta turismoaren ikuspegitik, eta, batez ere, merkataritza-eragin handieneko eremuan eta hurbileko inguruan daudenak sustatuz.
-
Merkataritza eta hiri-zerbitzuak errazago identifikatzea eta nabarmentzea, eta oinezkoen nola ibilgailuen emariak merkataritza-ardatzetara bideratzea.