Albisteak

Hirigintzako Aholku Kontseilua sortzeko lehen bilera deialdia

2013-09-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Bihar, asteazkena irailak 25, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko udalbatzar aretoan hirigintza sailak lehenengo bilera deitu du Aholku Kontseilua sortzeko. Parte-hartzea garrantzia handia hartzen ari da Udaleko funtzionamenduan eta arlo ezberdinetan lan egiteko modu berriak ezartzen ari dira.

 

Hirigintzan ere, orain arte Tximistarreta proiektuan ikusi ahal izan dugu lan egiteko modu berria eta herritarren partehartzea. Baina, hau pauso bat bakarrik izan da eta hemendik aurrera benetan hirigintza herritarrengana hurbiltzeko tresna gehiago jarriko dira martxan.

 

Aholku Kontseilua orain artean bi aldiz deitu da baian oso parte-hartze mugatua zuenez aldatu egin da bertako araudia. Hemendik aurrera, auzo, kultur elkarteetako, ingurumenaren babeserako taldeetako, hezkuntzako nahiz sindikatu eta beste organismoetako ordezkariak izango dira, nahiz eta gehienez 35 lagunek osatutako batzorde bat izan. Gainera, edozein herritar interesatuk ere parte hartzeko aukera izango du.

 

Aurreneko saio honetan gai bakarra landuko da: Aholku Kontseiluaren sorrera eta helburuen azalpena.

       

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna