Albisteak

Hiri-seinale berriak jarri dira udalerrian zehar

2014-09-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalerrira gerturatzen diren bisitariak orientatzeko helburuarekin 21 seinale jarri dira hiri-guneko hainbat puntutan. Hauetariko batzuk errepideen nahiz inguruko udalerrien noranzkoak erakusten dituzten, beste batzuk udal zerbitzuei zuzenduak daude eta azkenik Hipodromoa bezalako interes berezia duten puntuak ere agertzen dira.

 

2004ean Merkataritza Indartzeko Plan Berezia burutu zen eta bertan udalerrian panel informatiboak jartzearen garrantzia azpimarratzen zen. Herriaren irudia hobetu eta eraldatzea eszenatoki sozio-merkatari egoki bat sortuz eta bere dinamika nahiz merkatal balorea bultzatzea. Gainera, azken urte hauetan eginiko hirigintza mailako esku-hartzeak udalerriko seinaleak berritu eta gehitzeko beharra handitzen du.

 

Orain gauzatzen ari den seinale hiri-merkatarien proiektua, Merkagune programaren 2012ko deialdirako Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Departamenduari aurkeztu zitzaion. Hasera bateko aurrekontua 35.119€-koa zen eta 14.511,99€-ko diru-laguntza eskatu zen. Era horretan 30 seinale (26 sinple eta 4 bikoitz) eta 10 zutoin.

 

Azkenean materialaren kostua 19.301,73€-koa izan da eta guztia jartzeko lanak udal brigadak egin ditu.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna