Albisteak
Hiri-altzarien mantentzioa adjudikatu da
2015-12-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zurezko banku, paperontzi eta eskudelak mantentzeko lanak adjudikatu dira 60.252 euroan. Brigadarentzako kargagailu bat ere erosiko da.
Zizurkilgo Montajes Garras SL enpresa gertatu da herriko banku, paperontzi eta eskudelen zura mantentzeko eta tratatzeko lanen adjudikatario. Azken prezioa 60.251,95 euro izan da. Adjudikazio horrekin, errepaso on bat emango zaie gure herriko zurezko altzariei.
Bestalde, Zerbitzuen Departamentuak udaleko brigadarentzat kargagailu bat erostea ere adjudikatu du. Kargagailua Zaragozako JRA Maquinaria SL enpresari adjudikatu zaio 21.695,30 euroan, eta paleteko kargak manipulatzeko eta zanga-zuloak eta putzu-zuloak egiteko balioko du.