Albisteak
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
2017-03-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko.
Martxoaren 28an, 19:00etan, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia eskainiko du.
Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero.
Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak …