Albisteak

Hilaren 18an hasten da partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bigarren fasea

2017-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako herritarrek 5 proiekturen artean hautatu beharko dute 2018ko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren 2. fasean. Hauek dira baloratu beharreko proposamenak: bizikletak garbitzeko instalazioa, animaliak edukitzeari buruzko kanpaina, Zabaletan komun publikoa instalatzea, kaleko argiteria hobetzea eta kale-bideen garbiketa hobetzea.

Hasiak dira parte hartzeko orriak etxez etxe banatzen. Nolanahi ere, etxeren batean orri gehiago behar badira edo iritsi ez badira, utzi behar diren leku beretan jaso ahalko dira, edo udalaren webgunetik deskargatu.

Pertsona bakoitzak boto bat ematen duela bermatzeko, funtsezkoa da inprimakian parte-hartzailearen izenaren eta DNIaren atala betetzea, udaleko erroldaren bidez baliozkotuko delako. Eta baztertu egingo dira datu faltsuak dauzkaten orriak edo datu horiek falta zaizkienak.

Proposamenak udaletxe zaharrean, kiroldegian, kulturetxean eta anbulatorioan entregatu beharko dira, horretarako jarrita dauden gutunontzietan. Egindako proposamenekin udalak zerrenda bat egingo du, eta gehien errepikatutako 5 proposamenak hautatuko dira hurrengo faserako. Udaleko teknikariek baloratuko dituzte, eta haien bideragarritasun teknikoa eta juridikoa bermatuko dute.

Abenduaren 18tik 29ra bitartean izango den 2. fase honetan, ekonomikoki baloratu ondoren, orri berri bat bidaliko da etxeetako postontzietara 5 proposamen horiekin, eta interesatuek 1etik 5era bitarteko puntuazioarekin baloratu beharko dute haietako bakoitza, gogokoenari 5 puntu emango zaiolarik.

Jasotako datu guztiekin, boto guztiak kontatu ondoren, puntu gehien jaso duten proposamenak aukeratuko dira, 500.000 euroko mugara iritsi arte, eta 2018ko aurrekontuetan sartuko dira.

Lourdes Acevedok parte hartzeko deia egin du, herritarrak udalerriko kudeaketaren erantzukizunak beren gain hartuz joateko modu bat baita. Etxe batean pertsona batek baino gehiagok parte hartu nahi badu, orrien fotokopiak egin ditzakete, edo alkatetzan jaso edota udalaren webgunetik deskargatu.

2017an 151 lasarteoriatarrek hartu zuten parte eta 600.000 euro destinatu ziren aukeratutako bi proiektuetara (Askatasunaren parkean umeentzako jolas-gunea estalpetzea eta Uistin kalea berrurbanizatzea). Aurki aterako da Uistin kaleko obrak egiteko lizitazioa. Estalkiaren kasuan, ezin da gauzatu, Eusko Jaurlaritzak inguru horri ezarritako babes bereziagatik, ez baitugu obra hori egiteko baimenik jaso. Hori dela eta, beste aukera batzuk aztertzen ari gara.

2018.ko parte hartzeko orria

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna