Albisteak
Herritarrentzako Bulego Mugikorrak Basaundi bailara bisitatu zuen
2018-02-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Basaundi bailarako eta Bitarteko bizilagunak igande goizean zehar Herritarrentzako Bulego Mugikorraren karpara hurbildu ziren, eta han alkateak eta zinegotziek atenditu zituzten, haien galderei erantzunez eta haien kexak eta iradokizunak jasoz.
Euria nagusi izan zen egun batean, Basaundi bailarako eta Bitarteko dozenaka lasarteoriatar hurbildu ziren Herritarrentzako Bulego Mugikorrak Bitarten teniseko pistan instalatu zuen karparaino. Han, alkateak eta hainbat arlotako zinegotziek atenditu zituzten planteatu zizkieten gaiak, bizilagunen kaxak eta iradokizunak jasoz, gero horiek udalean tratatuak izateko.
Gehien aipatutako gaia auzoaren etorkizuneko berrurbanizazioa izan zen. 2018an hasiko da, eta parte hartzeko prozesuan herritarrek eskatu zituzten aldaketak jasotzen ditu. Planoen eta telebistako planoen bitartez, auzoaren etorkizuna esplikatu zitzaien hala eskatu zutenei.
Kale-mantentzioko hainbat gai atera ziren argitara, eta udaleko arduradunei lehenbailehen konponbidea emateko eskatu zitzaien. Nabarmentzeko kontu bat izan zen hara hurbildu zirenek planteatu zituzten kontuak ez zirela auzoko gaiei buruz bakarrik izan, baizik eta zerbitzu munizipalei edo beste auzo batzuei buruzko gaiak ere planteatu zirela.
Euria egin arren, karparen ondoan instalatu ziren puzgarriez eta haurrentzako tailerrez gozatzeko aukera izan zuten txikienek.