Albisteak

Hauteskundeetarako erroldaren jendaurreko erakusketa

2014-04-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Hauteskundeetako araubide orokorreko 5/85 Lege Organikoko 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira, 2014ko apirilaren 7tik 14ra, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 2014ko otsailaren 1eko bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.

Erreklamaziogileek erreklamazio inprimakia sinatu beharko dute, eta nortasun agiria, gidabaimena edo pasaporte originala aurkeztu beharko dute, bai eta aipatutako agiri horietako baten fotokopia bat ere, erreklamazio inprimakiari gaineratzeko.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna