Albisteak
Hauteskudeatarako erroldaren jendaurreko erakusketa
2016-08-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Irailak 25ko Eusko Jaurlaritzarako Hauteskudeatarako erroldaren jendaurreko erakusketa
Hauteskundeetako araubide orokorreko 5/85 Lege Organikoko 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira, abuztuaren 8tik 15era, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 2016ko ekainaren 1eko bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.
Halaber interesatuek zerrenda horiek kontsultatu ditzazkete https://sede.ine.gob.es web orriaren bitartez.
Erreklamaziogileek erreklamazio inprimakia sinatu beharko dute, eta nortasun agiria, gidabaimena edo pasaporte originala aurkeztu beharko dute, bai eta aipatutako agiri horietako baten fotokopia bat ere, erreklamazio inprimakiari gaineratzeko.