Albisteak
Hastera doaz San Pedro jaietarako feriak instalatzen
2017-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalaren eta Ferialari Autonomoen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, haurrentzako eta helduentzako feriak instalatzen hasiko dira ohiko kokalekuan.
Izenpetutako hitzarmenak ezartzen duenez, feriek ekainaren 23an 18:00etan hasiko dute beren jarduera, uztailaren 2ko 24:00ak arte. Aurtengo berritasun gisa, elkarteak bi pixatoki instalatuko ditu feria-barrutiaren ingurunean.
Ezarri diran prezioak hurrengo hauek dira:
.- Helduentzako aparatuak
- Bidaia 1 2,20€
- 6 bidaia 11,00€
.- Haurrentzako aparailuak
- Bidaia 1 1,80€
- 7 bidaia 9,00€
.- Tonbola
- Sariak %70
- 40 txartel 10,00€
.-Tiro-etxolak
- Tiro 1 1,00€
- 6 tiro 5,00€
- Tiro berezia 2,00€
- Bola 1 0,50€
- 5 bola 2,00€
.- Azukre-kotoia 3,00€
.- Kokoak 1,50€
.- Sagarrak 2,50€
.- Txurroak 4,00€
.- Porrak 1,00€
.- Buñueloak 4,00€
Nolanahi ere, uztailaren 2an haurrentzako atrakzioak 1,00 € kostako dira, eta helduenak 1,50 €. Bidaiek gutxienez 2 minutuko iraupena izan beharko dute.