Albisteak

Hastera doa Aterpearen Eguberrietako kanpaina

2017-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Merkatari eta ostalarien Aterpea elkarteak abenduaren 11n abiatuko du Eguberrietako Kanpaina. Establezimendu bakoitzak eguberrietako produktuen kutxa bat zozkatuko du bere bezeroen artean abenduaren 29an.

Kartelean ageri diren bazkideek txartelak emango dizkieten beren establezimenduetan erosten duten bezeroei. Txartel horietan, bezeroak bere izena eta telefono-zenbakia ipini beharko ditu, gero txartel-ontzian sartzeko.

Abenduaren 29an, establezimendu bakoitzak bere zozketa egingo du, eta bere eguberrietako produktuen sorta irabazi duenarekin kontaktuan jarriko da.

Egun horietan Lasarte-Orian kontsumoa dinamizatzeko eta bezeroak fidelizatzeko ekimen bat da, eta aldi berean bezero berriak lortzeko pizgarri bat.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna