Albisteak

Hastekoak dira Buenos Aires Aldapa berrurbanizatzeko obrak

2016-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hastekoak dira Buenos Aires Aldapa berrurbanizatzeko obrak. Eusko Jaurlaritzak finantzatua den obra honek 532.097 euroko kostua du, eta burutzeko epea hiru hilabete eta erdikoa da. Obra egingo duen Construcciones Artzamendi enpresak, hobekuntza moduan, beheko biribilgunea eta Loidi Kalea asfaltatzea eskaini du.

Buenos Aires aldapa urbanizatzeko proiektuaren helburua da urbanizazioa berritzea, espaloiak zabaltzea eta irisgarritasuna hobetzea, bai halaber airetiko zerbitzuen azpiegiturak lurperatzea.

Interbentzio nagusia Buenos Aires aldapan izango da, biribilgunetik hasi eta Larrekoetxe Bideko 3.aren ondoan dagoen bidegurutzeraino. Kalea birmoldatzeari esker, espaloi zabalagoak sortu ahalko dira aldapa osoaren bi aldeetan; horretarako, ordea, ibilgailuen zirkulazioa norabide bakarrera mugatuko da Larrekoetxe Bideko tartean. Besteak beste, barandak ipiniko dira partzela-mugetan, bai eta eskudelak ere, Buenos Aires aldapako irisgarritasuna errazteko xedearekin.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna