Albisteak
Hassanna Aalia-ri elkartasunezko adierazpena
2015-10-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Bozeramailen Batzarrak, Hassanna Aaliari babes politikoa ukatzearen inguruan (eta Estatu espainiarra uzteko 15 eguneko epeari buruz), aho batez erabaki du:
1. Hassanna Aaliari eta bere familiari sostengua eta elkartasuna adieraztea.
2. Arbuiatu egiten du Hassanna Aalia giza eskubideen aldeko saharar ekintzailea urriaren 6an Burgosen atxilotu izana eta ondoren zabaldu den prozedura.
3. Egiaztatzen ba da Auzitegi Nazionalak kanporatzeko aginduari buruz emandako kautelazko eteteak Hassanna Aalia babesten duela, ez litzaioke bere kanporatzeari ekin behar izango. Une honetan, Hassanna Auzitegi Nazionalak bere asilo-eskubideari buruz eman beharreko behin betiko ebazpenaren zain dago.
4. Barne Ministerioari eskatzen dio Hassanna Aaliak asilo politikorako duen eskubidea aitortu dezala, bere erabakia berriz aztertuz, nazioarteko babes-eskaera 12/2009 Legeak ezarritakoarekin bat onartuta. Izan ere, bere herrialdera itzuliz gero Marokoko agintari okupatzaileek gogor zigortuko dute eta ezin izango da presondegitik irten bizitza osoan, politikoki aktiboa eta nazioartean ezaguna izateagatik, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen alde modu baketsuan borrokatzeagatik.
5. Marokoko Gobernua Mendebaldeko Saharan eragiten ari den Giza Eskubideen bortxaketa areagotzen ari dela eta gure ardura azaltzea. Errepresio egoera honi amaiera ematea eta Saharako preso politiko guztiak aske uztea.
6. Berretsi egiten ditu bere konpromisoa Saharar Herriarekin eta bere babesa ekimen politiko eta sozialen alde, konponbide justua eta behin betikoa lortzera bideratuta, NBEk adostutako Autodeterminazio Erreferenduma ospatzea eskatuz; hau baita konflikto luze hau lurraldearentzat modu iraunkor, baketsu eta egonkorrean konpontzeko era bakarra.
7. Akordio hauek ondoko erakundeetara bidaltzea:
a. ESPAINIAKO ERREGE-ETXERA
Palacio de
b. ESPAINIAKO GOBERNU BURUARI
c. KANPO HARREMANETARAKO ESPAINIAR MINISTROARI
Plaza de
d. ESPAINIAKO BARNE MINISTROARI
Paseo de
e. NAZIO BATUEN AURREKO ESPAINIAKO MISIO IRAUNKORRARI
245 East 47th Street, 36th Floor. New York, NY 10017
f. ACNURREN ORDEZKARITZA ESPAINIAN:
Avda. General Perón 32-2º izda. 28020 Madrid
g. EUROPAKO PARLAMENTUKO PRESIDENTEARI.
Martin Schulz. Rue Wiertz 60. B-1047 Bruselas
h. EUROPAR KONTSEILUKO PRESIDENTEARI.
Donald Tusk. Rue de
i. MAROKOK ESPAINIAN DUEN ENBAXADARA.
c/ Serrano, 179. 28002 Madrid.