Albisteak

Hasi dira Uistin kaleko obrak

2018-05-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasten dira Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak. Hori dela eta, eremua hesitu egingo da interbentzioa egingo den zona ibilgailurik gabe uzteko.

Obraren lehenengo fase honetan aparkaleku batzuk bakarrik kenduko dira, zehazki ibaiarekiko perpendikularra den eremuaren eskuin aldean dauden ilara-aparkalekuak, eta dagokion espaloia. Udalak barkamena eskatzen du obrek dirauten bitartean ezinbestean sortuko diren eragozpenengatik, eta espero du herritarrek errespetatzea probisionalki jarriko diren seinaleak.

Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu zizkion Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak, 235.287 euroan. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.

Obra hau herritarrek hautatu zutela 2017ko parte-hartzezko aurrekontuetan, alderdi horretan aparkatzeko dagoen arazoari partez konponbidea emateko helburuarekin. Proiektuare burutzeko epea sei hilabetekoa da, 4274 m²-ko azaleraren gainean jardungo delarik.

Proiektuak espazio publikoa berrordenatzea aurreikusten du, espaloiak murriztuz eta aparkalekura destinatutako eremua handituz, lerroan aparkatzekoa izatetik zeharka aparkatzekoa izatera pasako baita. Aldi berean, argiteria publikoaren sistema aldatzea aurreikusten du proiektuak, gaur egungo luminarien ordez LED teknologiako eta kontsumo txikiko beste batzuk ipiniz.

Azkenik, proiektu honen barruan sartzen da galtzada asfaltatzea eta Uistingo arkupeetako luminariak jartzea Juan XXIII eta Zubieta plazetan.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna