Albisteak

Hasi dira aurtengo San Pedro jaiak

2013-06-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Iaupaaa! Kaputian gorian dorian!! Sanpedroak Lasarte-Orian!!!

 

Jakintza zaharrak dionez, “Sanpedrotan katu pixa hainbat euri baldin bada, gaztaina urtea izango da”. Beteko al da aurten? Ai ama, halakorik ez galdetu niri, e! Kinielak astelehenetan bakarrik asmatzen dituen horietakoa naiz ni ere!

 

Ziur dakidana da, tok! tok! Sanpedroak dauzkagula atean joka. Eta, ez dakit gaztaina urtea, baina aurten bertsolariak Semblantea hunkitu zuen urtea izango dela ziur nago. Hango eta hemengoon barrenetan zirrara konplize bat sortu zuena, mugarri eta bide erakusle paregabea izango dena ikusezinak diren mugak ikusezinezko zubiekin gainditzeko. Lasarte-Oria konpartitzen dugun 70 herrialdetako bizilagunok bertatik erraz transitatzeko zubiak. Uzta ederreko urtea, beraz, ezta? Eredu ederra Sanpedrotarako ere.

 

Festarekin batera, ordea, ezin albora utzi bizi ditugun egoera latzak. Injustiziaz kargatutako krisi ekonomikoak sortu dituenak, adibidez. Edota, etxeko baten konpainiaren faltan, etxean hutsune handi-handiegiak dituzuenonak. Edo… egoera pila. Horrelakoetan, bizitzako gogorrei aurre egiteko adoreaz gain, une gozoez disfrutatzeko gaitasuna dugu botikarik onena. Horregatik ba…

 

Tok! Tok! Sanpedroak dauzkagu atean joka! Ateak ireki, beraz, eta denok kalera! Heldu, gazte edo umea izan, gizon edo emakume, hemengo, hango edo harantzagokoa izan, Sanpedroak guztionak dira, goza ditzagun elkarrenganako errespetu gozoan! Gero, bukaeran, azken etxafuegoa bota eta gero, etxerako bidean iada, esan ahal izateko, “Ai, Sanpedro, Sanpedro, astero balego…”

 

Esandakoa, kaputian gorian dorian! Gora Sanpedroak!! Gora Lasarte-Oria!!!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna