Albisteak

Guztion Lasarte-Oria, gure itxura hobetzeko

2016-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Argitaratu dira Guztion Lasarte-Oria 20160 lehiaketa artistikorako oinarriak. Helburua: gure herriko horma degradatuen itxura hobetzea eta, hartara, gure kaleen irudia ere bai, hormetan egingo diren mural artistikoen bidez. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 1ean amaituko da, eta gaia librea izango da.

 

«Horma degradatuetan interbentzio artistikoa egitea-Guztion Lasarte-Oria 2016 lehiaketaren helburua Lasarte-Oriako horma degradatuen itxura hobetzea da, degradazio horrek kalte egiten baitie bai udalerriari berari, bai udalerrian kokatuta dauden komertzioei. Horma horien irudia Guztion Lasarte-Oria ekimenaren barruan kokatzen da, eta ekimen hori, berriz, Biziberritzen proiektuaren parte denez, xedea herri-mai-lako merkataritza sustatzea eta bultzatzea da.

 

Proiektuaren helburua udalerriaren itxura eta zona degrada-tuak hobetzeko proiektu artistiko bat diseinatzea da.

 

Proiektuak zerikusi zuzena du enplegu-planaren 5. lerro estrategikoarekin, zeinaren xedea sektore estrategikoei sos-tengu ematea baita, eta zehazki merkataritza sustatzeko eta indartzeko programari.

 

Proiektu honen garapenak, inondik ere, eragin positiboa izango du kalegune degradatuenaren estetika hobetzeko orduan eta horrek berekin ekarriko du gure udalerriko merkataritzaren presentzia erakargarriago egitea. Gainera, proiektu honen gai nagusitzat dibertsitatea planteatzeak uste dugu herriaren identitate-sortzaile bilaketuko duela eta merka-taritza indartzen lagunduko duela.

 

Gaia librea izango da, horrez gain Lasarte-Oriaren anizta-suna kontzeptua azaltzen duten lanak kontutan hartuko dira bereziki. Eta diziplina hauek erabil ditzake: pintura, mosaikoa, collagea eta graffitia.

 

Parte hartzen dutenek adindunak izan beharko dute. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan ahalko da. Pertsona batek inolaz ere ezingo du parte hartu proposamen bat baino gehiagotan.

 

GAO-ra esteka: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/03/14/c1601667.pdf

 

Inskripzio orria ikusi           Kartela ikusi          

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna