Albisteak
Guztion Lasarte-Oria
2016-04-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hilaren 16ko larunbatean, Guztion Lasarte-Oria! lehiaketaren finalerako hautatutako bost margolariek beren muralak egingo dituzte gure kaleetan.
Larunbaten honetan zehar, hautatutako muralak hormaratuko dituzte 5 artistak aurtengo bost kokalekuetan. 22 proposamen aurkeztu dira lehiaketara, zeinen xedea horma degradatuak errekuperatzea baita, gure herria edertzeko eta bere irudia hobetzeko.
Larunbatean margotuko diren bost lanak honako hauek dira:
- Sagardotegi Kalean, Aleksei Lacalle Díaz, Gasteizkoa, “Udaberria” obrarekin.
- Kale Nagusiko 6.ean, Pablo Astrain González, Getxokoa, “Ikusten zaitu” obrarekin.
- Hipodromo Etorbidean, Jorge Gordillo Martínez, Madrilgoa, “Bihotza” obrarekin.
- Iñigo de Loiolan, “Artitadeto” artista-elkartea, Irungoa, “Dibertsitatea” obrarekin.
- Ganbo Kaleko 34.ean, Ane Arsuaga Iraola, Donostiakoa, “Begirunez beteriko begiradak” obrarekin.
Epaimahaia Fernando Golvanok (arte-kritikaria), Gotzon Huegunek (eskultorea), Julian Toquerok (diseinatzailea), Ramon Ormazabalek (Aterpea elkartekoa) eta Eva Lizarragak (programaren udaleko arduraduna) osatuko dute, eta astelehen 18an esleituko dituzte behin betiko sariak, behin muralak margotutakoan. Sari horien banaketa apirilaren 30ean egingo da.