Albisteak
Guraso Elkarteekin hitzarmenak sinatuta euskararen erabilera indartzeko
2017-12-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zabalos alkateak , Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.507 euro destinatzen dira programa hauetarako.
Alkateak, Euskarako zinegotzia den Jon Antxordoki lagun zuela, hiru AMPEtako ordezkariekin sinatu ditu hitzarmenak. Programa honen bidez hiru elkarteak sarean egiten dute lan, modu koordinatuan, euskararen erabileraren alde.
Adostutako programen artean daude, Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak, pertsona ezagunen bisitak edota Hezitzaileek asko egin dezakete! programa.
Buruntzpe G.E.
7.992 euroko finantzazioa ematen zaio 10.392 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Hezitzaileek asko egin dezakete
-
Ikusi, ikasi eta hasi gurasoen jolasen ikastaroa
-
Gurasoentzako euskarazko eskolak
-
Euskarazko aldizkarien irakurketa
-
ESAZU aldizkaria
Landaberri G.E.
9.845 euroko finantzazioa ematen zaio 14.715 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Irria aldizkaria
-
Irrintzi aldizkaria
-
Pertsonaia ezagunen bisitak
-
Hezitzaileek asko egin dezakete
-
Gurasoentzako euskara-eskolak
Oriartekide G.E.
23.670 euroko finantzazioa ematen zaio 23.910 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Lagunarteko hizkerarekin jolasean.
-
Jolas dezagun euskararekin.
-
Elemeleka 3. DBHn.
-
Elemeleka 4. DBHn.
-
Elemeleka 1. Batxilerrean.
-
Elemeleka 2. Batxilerrean.
-
Irakutrezin aldizkaria.
-
Euskarazko aldizkarien irakurketa sustatzeko programa.
Pertsonaia ezagunen bisitak.