Albisteak

Gerra Zibileko gauzakien erakusketa iraunkorrak inauguratu da

2017-03-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ostiralean, ekitaldi xume batean, inauguratua geratu zen Islada Ezkutatuak elkarteak Txaldatxurren aurkitutako gauzakiak eta bonba artisanalak jasotzen dituen erakusketa iraunkorra.

Jesus Zaballos alkateak ostiral arratsaldean inauguratu zituen Islada Ezkutatuak memoriarako elkarteak aurkitutako piezak erakusten dituzten hiru bitrinak, eta udaletxeko hallean bisita daitezke.

Alkateak pieza aurkitu horien garrantzia nabarmendu zuen, ahanzturatik erreskatatzen baitute historiaren orri bat ahaztu behar ez dena. Bereziki eskertu zion Islada Ezkutatuak elkarteari Gerra Zibilean zehar Lasarte-Orian gertatutakoaren oroipena errekuperatzearren egiten ari den lana, bai halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza. Eskerrak eman zizkion ere Ertzaintzako lehergailuak desaktibatzeko unitateari, hari esker inolako arriskurik gabe ikusgai jarri ahal izan baita bonba artisanalen bilduma garrantzitsu hau.

Inaugurazioan izan zen, era berean, Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiko giza eskubideen zuzendaria, eta batzuek setatsuki ezkutatu nahi izan zuten historiaren parte hau agerian jartzeko egiten ari diren lana nabarmendu zuen.

Azkenik, Joxean Muguruzak hartu zuen hitza Islada Ezkutatuak elkartearen izenean, eta instituzioei egiten duten lana eskertu zien, instituzio publikoen eta elkarteen arteko lankidetza funtsezkoa baita memoria errekuperatzeko lanerako. Ikusgai jarritako piezen esanahiari eta balioari buruzko azalpen bat egin ondoren, 36ko estatu-kolpean eta ondorengo Gerra Zibilean Ipar Fronteak Gipuzkoan eta zehazki Txaldatxurren izan zuen garrantzia azpimarratu zuen.

Hitz horiek entzun ondoren, ikusgai jarritako piezak ezagutzeko aukera izan zuten han bildutakoek, Islada Ezkutatuak elkarteko kideek lagunduta, haiek eman baitzituzten beharrezko azalpenak.

Erakusketaren inaugurazioak Gipuzkoako Gerra Zibilari buruzko bi jardunaldi interesgarri izan ditu testuinguru, Islada Ezkutatuak elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eskutik antolatuak, haien gaiak emakumeek gerran betetako eginkizuna eta gatazka horretan erabilitako bonba artisanalen garrantzia eta esanahia izan baitira.

Argazkiak ikusi:

Alkatearen hitzaldia          DDHHren zuzendariaren hitzaldia         Joxean Muguruzaren hitzaldia

Hitzaldia               Erakustoki 1            Erakustoki 2            Erakustoki 3

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna