Albisteak

Gerra zibilean Lasarte-Oriatik erbesteratutako haurrak bueltan

2013-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Hurrengo asteko urriak 8 eta 9 egunetan, astearte eta asteazkena, gerra zibilean gure herritik  alde egin behar izan zuten haur erbesteratuak gogoraraziko dizkiguten ekimenak antolatu dituzte Islada ezkutatuak taldeak eta Udalak elkarlanean.

 

Iaz Islada ezkutatuak taldea sortu eta Lasarte-Orian gerra zibilean izan ziren gertakariak argitzeko lanari ekin zion. Era berean, Udalak, aldundiaren dirulaguntzaren baten bidez elkarte honekin elkarlanean aritzeko lehen pausoa eman zuen. Aurten ere, modu berean, gure udalerriaren historia eta memoria kolektiboaren berreskurapenean lanean jarraitzeko hitzarmena sinatu zuten duela hilabete.

 

Islada ezkutatuak taldea burutzen ari den lanetariko bat gerra garaiko gertakariak ikertzea da. Ikerketa horretan gerraren alde desberdinak lantzen ari dira eta fruituak jasotzen ere bai. Zehazki, haur erbesteratuen kasuan istorio polit batekin egin dute topo eta hauxe da hurrengo astean antolaturiko egitarauaren ardatza.

 

 

Garai hartan, haur asko izan ziren erbesteratu zirenak eta talde honek 10 izen identifikatu ditu. Hauen artean, Angel Belza Ventura gaur egun Katalunian bizi den 87 urteko gizona eta errusiara erbesteratua izan zena. Angelek garai hartako bizipenak oraindik oso ondo oroitzen ditu eta liburu bat idatzi berri du bere bizipen guztiak kontatuaz. Orain, gertakari haiek izan zirenetik 76 urte pasatu direnean, berriro bere jaioterrira bueltatuko da bere bizipen haiek kontatzen dituen liburua aurkezteko asmoz.

 

Beraz, istorio horrek gure herrian duen garrantziaren jakitun, Lasarte-Oriako Udalak Islada ezkutatuak taldearekin batera Angel hona etortzera gonbidatu du eta honako egitaraua prestatu du:

 

 

Guzti horretaz gain, erbesteratutako haurren inguruko argazki erakusketa ere antolatu du Islada ezkutatuak taldeak. Argazki guztiak ikusi nahi dituenak hurrengo lekuetara joan beharko du: Jalgi, Artizar, Gure Etxea tabernetara, Muebles Inchausti eta Anayak komertzioetan eta Kultu-etxeko kafetegira.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna