Albisteak
Generozko bortizkeriaren kontrako puntu morea
2015-11-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Dozenaka puxikak puntu more bat osatu zuten udaletxeko hallean. Horrela errebindikatu zuen udalak Generozko Bortizkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna.
Udalbatzako eta herriko elkarteetako kideak eta hainbat herritar bildu ziren, eguraldi txarra zen arren, izurri horrekin bukatu beharra errebindikatzeko, berekin baitakar urtero dozenaka emakume hiltzea eta milaka emakumek tratu txarrak jasotzea beren senarren, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik. Guztiok neurri berean kezkatu eta arduratu behar gaituen borroka bat.