Albisteak

Generozko bortizkeriaren kontrako ekitaldiak

2015-11-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak “generozko bortizkeriaren” kontrako estatu-ituna errebindikatu du azaroaren 25eko ekitaldien aurkezpenean.

 

Jesus Zaballosek gaur nabarmendu duenez, “generozko bortizkeriaren kontrako itun bati ekiteko beharra dago, terrorismo jihadistaren kontrako itun batera iristeko gai izan garen moduan”.

 

Beren bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik asasinatuak izan diren azken emakumeak gogora ekarrita, izurri horren kontra borrokatzeko baliabide edukatibo, judizial eta polizial gehiagoz hornitzeko dugun premia azpimarratu du. Era berean, eremu horretan lanean ari diren elkarte sozialei sostengua eman behar zaiela kontsideratu zuen, egiten duten lana aitortuz.

 

Haren hitzetan, Udalak eguna ospatu egin behar du, arazo hori badagoela bistaratzeko. Beldurra haustera deitu zituen herritarrak, ez bortizkeria nozitzen duten emakumeak bakarrik, baina baita gizartea ere, babesa eman diezaien eta kalean, aldameneko atean... ezagutzen diren kasuak sala ditzan. Gogorarazi zuen azaroaren 25ean puntu morea presente egongo dela udaletxeko balkoian.

 

Emakumeen Zentro Zibikoko Joana Azpitartek eta Maite Iglesiasek gogorarazi dute Emakumeen Zentro Zibikoak, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituela egun horren inguruan. Horiekin gogorarazi nahi da bortizkeria matxista dela gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen espresio gorena, eta munduko leku guztietan gerta daitezkeela, adin eta maila sozial guztietan, eta manifestazio kultural guztietan: telebistan, zineman, festetan, literaturan…

 

Ekitaldiei hasiera emateko, “Diruaren sexu ezkutua” erakusketa inauguratuko da eta “Larre motzean” dokumentala emango da ikustera astearte 17an, Antonio Mercero espazioan, Haurralde fundazioaren eta Malen Etxearen eskutik. Erakusketa azaroaren 26ra arte bisitatu ahalko da, astelehenetik ostiralera (17:30etik 19:30era) eta asteburuetan (12:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:30era).

 

Ostegun 20an, 19:00etan, Kulturetxean “Beldur Barik” lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatuko dira eta, ondoren, sarien banaketa egingo da.

 

Hilaren 25ean bertan, 17:30ean, Okendo Plazan globo moreak banatuko dira hara bildutakoen artean, puntu more handi bat egiteko helburuarekin. Liburutegi Munizipalean, berriz, 18:00etan Pello Añorga ipuin-kontari ariko da.

 

Amaitzeko, ostiral 27an, Kulturetxean, Emakumeen Zentro Zibikoko antzerki amateurreko Makelur taldeak “9 Mosaicos Infinitos” obra antzeztuko du. Sarrera 3 € izango da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna