Albisteak
Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko jarduerak
2016-11-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Honako jarduera hauek gogoraraziko digute gizarteko gaitz honen aurka borrokatzeko premia: udaletxeko balkoian puntu morea jartzea, Okendo plazako elkarretaratzea eta herriko eserleku bat morez margotzea.
Aste honetan genero indarkeriaren aurkako manifestua onartu ondoren, gaur hasi dituzte egun hau ospatzeko jarduerak udaletxeko balkoian puntu moredun pankarta jarriz. Horren bidez, erakunde honek genero indarkeriaren aurka duen konpromisoa aldarrikatzen da, izan ere, biktima ugari eragiten baititu oraindik.
11:0etan, Nagusilan-ek antolatzen dituen ostiraletako ibilaldi osasungarriak, oraingoan, berdintasuna eta indarkeriaren aurkako borroka aldarrikatu ditu, adin guztietako jendeak inplikatu behar baitu horretan.
12:00etan, elkarretaratzea egin da, eta bertan parte hartu dute Jesus Zaballos alkateak, Korporazioko hainbat kidek eta elkarteetako kideek nahiz herritarrek oro har. Egunero hainbat emakume zapaltzen dituen indarkeriaren gaineko gaitzespena erakutsi dute bertan. Kontzentrazioak iraun zuen bitartean gaizki tratatutako emakume batek bere tratu txarren emailearentzako gutun bat irakurri zuen.
Elkarretaratzearen ondoren, alkateak, Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lurdes Acevedok eta Emakumeen Zentroko eta Nagusilaneko hainbat kidek Ganbo kaleko eserleku bat margotu dute kolore morez, egunero, momenturo eta leku guztietan egin behar dugun borrokaren oroigarri.