Albisteak
Genero-Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez
2017-11-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian hurrengo astean. Herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarri horren, bortizkeria matxistaren, aurka,
Berdintasunerako zinegotziak, Lourdes Acevedok, eta arloko teknikariek aurkeztu dituzte gure herrian, hurrengo astean, adin guztietako herritarrentzako izango diren ekitaldiak. Helburua da, herritarrak kontzientziatzea bortizkeria matxistarekin bukatzea guztion lana dela, gizonena zein emakumeona, salbuespenik gabe.
Ekitaldiak Antonio Mercero Gunean izango den aurkezpenarekin hasiko dira 20an. Egurra erakusketa, Inge Mendiorozen instalazio bat da, eta irekita egongo da 24ra arte. Bortizkeria matxistaren eta haren ondorio saminez interpelatzea eta hausnartzen jartzea da helburua.
22an, eta Lasarte-Oriako lorategi ezberdinetan, emakumezkoen hainbat silueta jarriko dira, 2017an zehar Lasarte-Orian, Gipuzkoan, Euskadin eta Españan bortizkeria matxistaren ondorioz izan diren indarkeriak eta hilketen estatistikekin. Gainera, laguntza behar izanez gero nola eskatu behar den ere azalduko da.
2018ko egutegi bat ere banatuko da udaleko langileen artean, hizkuntza-paisaian emakumeak marjinatzen ez duen hizkuntza inklusiboa erabiltzera gonbidatuz. Hilero emango dira hainbat gomendio gaztelaniaren zein euskararen erabilerarako.
Abenduaren 23an, liburutegian, 17:30ean, Txoko lila irekitzen da umeek berdintasunaren inguruko hezkidetzako ipuin eta liburuak izan ditzaten eskura. Bertaratzen diren neskato eta mutikoen artean gozokiak banatuko dira. 18:00etan, ipuin kontalariak, Beatriz Egizabalek, Baziren behin… neska abenturazaleak eta mutil ameslariak ipuina kontatuko die 5 urtetik gorako umeei. Bukatzeko, eta gazte klabean, 17:00etan, hitzaldi aretoan, Beldur Barik bideo-lehiaketa lokalaren sari-banaketa izango da hitzaldi aretoan.
24an, ostiralean, antzerkiaren txanda da, Emakumearen Zentro Zibikoko Makelur taldearen eskutik. Oraingo honetan, antzerkilariek Lo que tú quieras Bernarda, y las demás… ¿qué? antzerki-lana interpretatuko dute. Antzerki-lan horretan emakume talde batek, hainbat obra arakatzen du entsegurako obra bat aukeratzeko.
Azaroaren 25ean, Genero-Indarkeriaren Aurkako nazio-arteko egunean, 11:30ean, Okendo plazan izango den bortizkeria matxistaren aurkako kontzentrazioan parte har dezaten deia egiten zaie herritarrei.
Bukatzeko, azaroaren 26an, kulturetxean Una mujer fantástica filma proiektatuko da. Txilen kokatzen den drama da, emakume transexual baten ingurukoa. Talde honek bere okeletan jasaten du, oso modu gordinean, bortizkeria matxista.