Albisteak
GEHITUKO ORTZADAR EGUNEROKOA KANPAINA
2016-07-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gazte Gehituk, Gehituko (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea) gazte arloak gizarteko LGTBI+fobiaren aurkako proiektu bat martxan jarri du.
Kontzienteak gaur egun LGTBfobia diskriminazio kasu asko ez direla ezagutarazten. Gehituk 2014-2015ean eginiko “Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenak dioenez ikasleen %82ak egoera homofoboren bat ikusi du, ikasleen %24ak jarrera homofoboren bat izan du eta %10ak egoera homofoboren bat jasan du. Hauek ikusgarri egiteko beharra ezinbestekotzat jotzen du beraz. Gainera, aipatu beharra da azken urte eta erdian EAEn eginiko Ortzadar Liga kanpainak, zeinak kirolean LGTBfobiaren amaitzea izan duen helburu, babes sozial zabal batez gozatu duela.
Babes sozial zabal horren harira kolektiboak jasaten duen diskriminazioaren ikusgarritasuna lantzeko konpromisoa hartu da, ez bakarrik kirolaren arloan, baizik eta gizarteko arlo guztietan. Extremadurako Gazte Kontseiluko Emakumearen lan taldean sortutako genero biolentzia eta erasorako liburuxkan oinarrituz, Gehituk ideia hori LGTBI+ kolektibora eraman nahi izan du, ideia sare sozialen bidez zabalduko den eguneroko birtual batean oinarrituz.
LGTBI+kolektiboko edozein diskriminazio mota ikusgarri egiteko helburua du proiektu honek. Horretarako edozein eraso LGTBfobiko (fisikoa, ahozkoa, eguneroko mikro diskriminazioak) ikusi edo jasan duen edozeini jakinarazteko eskatzen diote diarioarcoiris@gehitu.org helbidearen bidez, bertan adina, lekua, zonaldea espezifikoa eta gertatutakoari buruzko iruzkin txiki batekin. Izena ez da beharrezkoa izan ere anonimoa baita.
Ekimen honekin edozein motako diskriminazioa, nahiz eta oso txikia izan, ikusgarri egitearen garrantziari buruz kontzientziatu nahi du Gehituk gizartea. Izan ere, diskriminazio hauen ezagutzarik gabe ezin da erantzun sozialik izan.
Jasotako kasuak web orrian eta Gazte Gehituko facebookean eskegiko dituzte, jendeak horren berri izan dezan.
Kanpaina honen helburua, LGTBI+ kolektiboaren egunerokoan jasaten diren diskriminazio mota ezberdinak ezagutaraztea da, izan ere oraindik asko gelditzen da egiteko.
Informazio gehiago web orri honetan:
http://www.gehitu.org/news-gehitu/news-destacadas/900-2016-07-20-16-49-53