Albisteak
Gaztenpatia, estudianteentzako programa solidarioa
2016-07-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
EHU/UPVk eta Euskal Fondoak GAZTeNPATIA egitasmoa jarri dute martxan, gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen kulturarteko proiektua.
Sormena eta ekintzailetza soziala baliatuz, UPV/EHUko ikasleek hainbat jarduera landuko dituzte Euskal Fondoak diharduen herrialdeetako gazteekin batera: Mendebaldeko Saharakoekin, Guatemalakoekin, El Salvadorkoekin eta Nikaraguakoekin. Euskal Fondoa Euskadiko udal kooperatzaileen elkarte bat da, eta hango kide da Lasarte-Oria.
Proiektuaren helburu nagusia da elkartasuna eta enpatia sustatzea Euskadiko, Nikaraguako, Guatemalako, El Salvadorko eta Mendebaldeko Saharako gazteen artean.
Une honetan abian diren proiektuak hauexek dira:
-
GAZTeNPATIA, Suchitoto. Gaia: El Salvador. Generoa
- Sexu-heziketa eta haurduntza adoleszentearen prebentzioa.
- Emakumeen kontrako indarkeriaren eta haurren sexu-abusuaren prebentzioa.
- Ura lortzeko giza eskubidea, eskubide hori aitortzeko udal-kontsultaren sentsibilizazioaren esparruan.
2. GAZTeNPATIA, Morazán (Segundo Montes Unibertsitatea) – El Salvador: Kirola eta Arkitektura
-
Prestakuntza
-
Adobezko eraikinak lehengoratzea.
-
Eraikuntza komunitario berria.
-
GAZTeNPATIA, Alta Verapaz: Kirola - Nutrizioa
-
Kirol-instalazioen kudeaketa.
-
FTNrako atletismoko monitoreak eta kirol-monitore indigenak formatzea.
-
FTNko komunitate indigenetarako nutrizioko ikastaroa.
3. GAZTeNPATIA, Mendebaldeko Sahara: Komunikazioa
-
Mendebaldeko Sahara: jardun-ildo bat.
-
Ikus-entzunezkoen ekoizpena indartuko da, saharauien arazoen gainean dagoen isiltasuna hausteko.
4. GAZTeNPATIA, Nikaraguako San Carlos: ingeniaritza eta ura.
-
Uraren kalitatea laboratorioan analizatzeko kudeaketa eta prestakuntza.
-
Ingeniaritza hidraulikoa: sareen eraketa eta eguneraketa, uren norabidea, presioak, saneamenduak, iragazki biologikoen inguruko ezagutzak.
Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau: http://www.euskalfondoa.org/eu/euskal-fondoa/noticias/la-upvehu-y-euskal-fondoa-han-puesto-en-marcha-el-proyecto-gaztenpatia/0-1410874741/