Albisteak

Gaztenpatia, estudianteentzako programa solidarioa

2016-07-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

EHU/UPVk eta Euskal Fondoak GAZTeNPATIA egitasmoa jarri dute martxan, gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen kulturarteko proiektua.

Sormena eta ekintzailetza soziala baliatuz, UPV/EHUko ikasleek hainbat jarduera landuko dituzte Euskal Fondoak diharduen herrialdeetako gazteekin batera: Mendebaldeko Saharakoekin, Guatemalakoekin, El Salvadorkoekin eta Nikaraguakoekin. Euskal Fondoa Euskadiko udal kooperatzaileen elkarte bat da, eta hango kide da Lasarte-Oria.

Proiektuaren helburu nagusia da elkartasuna eta enpatia sustatzea Euskadiko, Nikaraguako, Guatemalako, El Salvadorko eta Mendebaldeko Saharako gazteen artean.

Une honetan abian diren proiektuak hauexek dira:

  1. GAZTeNPATIA, Suchitoto. Gaia: El Salvador. Generoa

     2. GAZTeNPATIA, Morazán (Segundo Montes Unibertsitatea) – El Salvador: Kirola eta Arkitektura

      3. GAZTeNPATIA, Mendebaldeko Sahara: Komunikazioa

      4. GAZTeNPATIA, Nikaraguako San Carlos: ingeniaritza eta ura.

 

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau: http://www.euskalfondoa.org/eu/euskal-fondoa/noticias/la-upvehu-y-euskal-fondoa-han-puesto-en-marcha-el-proyecto-gaztenpatia/0-1410874741/

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna