Albisteak

Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago

2014-10-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, zehazki  zazpi ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.

Izena emateko Gaztelekuko Informazio Bulegora gerturatu beharko da asteartetik ostiralera 12:00etatik 21:30etara eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara edo 16.30etatik 20.00etara (irailaren 30etik urriaren 9ra).

Prezioak: 8 euro (erroldatuak), 16 euro (erroldatu gabeak).

Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  1. Argazkigintza.
  2. Txalaparta.
  3. Polinesiako dantzak.
  4. Zeramika.
  5. Gitarra.
  6. Eraldatutako materialak.
  7. Batuka.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna