Albisteak
Gaztelekuan musika taldeek entsegatzeko aukera egongo da
2013-09-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
2013. urteko irailean murgilduta, Gaztelekuan berriro pausoak ematen jarraitzeko garaia da. Oraingo honetan, herriko musika taldeengana zuzendu nahi du Gazteria eta Festak departamentuak, Gaztelekuan bi entsegu gela daude, azken hilabeteotan beraien gaitasuna ikusteko hainbat soinu froga egin dira eta orain erabiltzeko prest daude. 18m2ko entsegu gelak dira Gaztelekuko sotoan kokatuak daude eta bakoitzak instrumentuak uzteko biltegi bat ere badu.
Gaztelekuan entsegatzeko herriko edozein musika taldek eman ahalko du izena, estilo edo taldekide kopurua edozein delarik ere. Ez dago betebehar berezirik; izena ematen duten guztien artean ordea, Lasarte-Oriako 30 urtetik beherako musikariek lehentasuna izango dute beste guztien artean.
Eskaerak iraila osoan zehar aurkeztu ahalko dira (irailaren 30a azken eguna), musika@lasarteoriasarean.eu helbide elektronikora mezu bat bidaliaz. Bertan, taldearen izena, partaide kopurua, hauen izen-abizenak eta entsegatu nahiko luketen egun eta orduen azalpen bat gehitu beharko dira. Garrantzitsua da interesdun orok izena ematea, “Parapetoan” entsegatzen zuten taldeen erreferentziak departamentuak gordeta baditu ere, denen artean entsegu egutegi berri bat osatzea baita asmoa.
Beraz, Gazteria eta Festak departamentuak, musika talde edo bakarlari oro gonbidatzen du deialdi honetan parte hartzera.