Albisteak

Gaztelekua. Ideiek hegarazi dezatela.

2013-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Gaztelekua orain arte arazo eta buruhauste ugari ekarri digun horma bat izan da, pausoren bat aurrera eman dugun bakoitzean trabaren bat bueltatu diguna. Eraikina altxa zutenek ez zuten barruan lantzeko proiekturik garbi eta hau eraikinean islatu da izan ditugun arazo guztietan. Altzariak, kontzertuak egiteko baimenik ez, entsegu lokalak intsonorizatu gabe, ur tutu erabili gabeen leherketa eta honek sorturiko uholdeak.  

Baina, iritsi da garaia eta arazo guztiak konponduta ez izan arren uretara salto egiteko ordua dela uste dugu. Ziur gaude gazteriak dituen ezaugarri eder ( libre, iraultzaile, berritzaile, sortzaile, ameslari,… ) horiei esker proiektu berri hau hegaraziko dugula. 

Irudia

 Gaztelekua martxan jartzeko irudi hau aukeratu dugu. Mundu osoan ezaguna egin zen Bansky artistaren irudi hau Palestinan eraiki zuten horman marraztu baitzuen. Gure asmoa berdina errepresentatzea da, orain arte guretzat horma bat izan dena gainetik zeharkatzera goaz. Eta horretarako ideiez beteriko globo sorta erabiliko dugu.

Hortik dator gure lema: Ideiek hegarazi dezatela. 

Ezagutu, amestu, gozatu, harremandu, antolatu, sortu,…

 Irekiera

 Hilabete honetan zehar Gaztelekuari buruzko informazioa eta berriak izango dituzue, pixkanaka datuak ematen joango gara eta hilabete honetan bertan ere irekiera berezi bat prestatzen ari gara. Momentuz hala ere, eraikinaren behin betiko irekiera osoa gertu dagoela besterik ez dugu aurreratuko eta gaurkoan jadanik jendeari irekita dagoen txoko bat aurkeztu nahi dizuegu.

 Dakizuenez, orain dela bi hilabete inguru gazte informazio bulegoa berria ireki genuen eta orain arte Kultur etxean ematen zen zerbitzua orain Gaztelekuan ematen da. Orain, bigarren espazioa ireki dugu, gazteen txokoa. Txoko hau gazteek irakurketa, etxeko lanak egiteko gune, bilera gela edo beraiei bururatutako beste edozein erabileretarako pentsatua dago.

 Gaztelekua sarean irekita   

Eraikinaren irekiera ofizialari aurrea hartuaz, sarean jada ireki dugu Gaztelekua eta beraz fisikoki ez bada ere oraindik, sarean bai gazteen topagune berria irekita dago. Hurrengo asteetan izango diren berri guztiak nahiz Gaztelekuari buruzko informazio ugari bertan jarriko dugu.

 Facebook:

Lasarte-Oriako Gaztelekua

 

Twitter:

Lasarte-oria gaztea

@Lgaztea

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna