Albisteak
Gaztelekua, ideiek hagarazi dezatela. Martxoak 22 irekiera festa.
2013-03-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria
Gaztelekua martxan jartzeko lanak aspaldi hasi genituen eta arazo ugari izan ditugun arren, iritsi da ordua uretara salto egiteko. Hurrengo astean, martxoaren 22an ostirala, Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu eta bertan festatxo bat burutuko dugu jendeak eraikina eta bere txoko guztiak ezagutu ditzan eta proiektua jada abiatu dadin.
Festa honen helburua, Lasarte-Oriako gazteei eraikina erakustea da.
Orain arte, behin baino gehiagotan irudikatuko zuten herriko gazteek eraikin honen barrualdea nolakoa izango zen eta behin baino gehiagotan jarriko ziren pentsatzen bakoitzak emango ziokeen erabileran.
Bada, hurrengo ostiralean izango da, martxan jartzeko pistola-tiroa eta hortik aurrera herriko gazte guztien esku egongo da proiektu hau hegaraztea. Espazio ezberdinak ezagutu eta bakoitza bere erabilerak irudikatzen hasi beharko da, eta honela ideia horietaz baliatuko gara guztia martxan jartzeko.
Beraz, urteetan Lasarte-Orian ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko leku bat behar izan duten, eta aukerarik izan ez duten guztiak gonbidatzen ditugu, bertaratu eta parte hartu dezaten.
Aurrera begirako lanketa:
Gazteria departamenduaren asmoa gune zabal eta anitz bat osatzea da, eta horretarako parte-hartze bidez gauzatu nahi da proiektu hau. Bertaratzen diren gazteek proiektu hau moldatzeko aukera izan dezaten. Guztiek, hasieratik bere sentitu dezaten, etorkizuneko Gaztelekua denen artean eraikiz eta guztion arteko sorkuntza lanak harro egongo garen proiektua borobildu dezan.
Horretarako fase ezberdinak proposatzen dira:
- FASEA:PROIEKTUAREN AURKEZPENA ETA BEHARREZKO ADIERAZPENAK MULTZO EZBERDINEI:
Eraikina eta bere aukera guztiak erakutsiko dira.
Parte-hartze dinamikaren datak eta hurrengo bileraren helburu zehatzak zeintzuk diren adieraziko dira (data hauek kronologian zehaztuta agertzen dira).
Aurrera begira, ordutegi eta erabileraren inguruan beharrezkoak diren azalpenak ere emango dira.
Festa moduan planteatu dugu egun hau, irekiera festa moduan.
- FASEA: ESPEKTATIBAK JASO
Bigarren bileran, helburua mundu guztiak bere ekarpenak ekartzea izango da eta bertan, proposamen guztiak mahai gainean jarriko dira.
ZER ESPERO DUZU GAZTELEKUAGANDIK? izango da eslogan nagusia, eta espektatibak jasotzea da helburua.
Irekiera:
17.00etatik 20.00etara Gaztelekua irekita egongo da ikusi nahi duten guztientzat.
18:30etan AURKEZPENA Gaztelekuaren proiektua eta funtzionamendua zein izango diren azalduko dira.
20.00tatik aurrera kontzertua izango da Gazteleku aurreko plazan PSICOACUSTICS
Horretaz gain, MALABAREAK EGITEKO TAILER bat ere antolatu dugu.
Festaren detaile eta nondik norako guztiak sare sozialen bidez zabalduko ditugu hurrengo astean zehar.
Facebook Lasarte-Oriako Gaztelekua
Twitter @LGazte
El Gazteleku, ¡que las ideas lo hagan volar!