Albisteak

Gaur arratsaldean Udaletxe berria aurkeztuko da ofizialki

2013-09-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Abuztutik Udaletxe berria herritarrei zerbitzu ugari eskaintzen ari bada ere orain artean ez da ofizialki aurkeztua izan eta beraz gaur, irailak 20, arratsaldeko 7etan Udalak ekitaldi txiki bat prestatu du. Ekitaldia ideia nagusi batean oinarrituko da,, orain artean herritarrentzako arrotza zen eraikin berria guztiona bilakatzea. Eta horretarako herriko elkarte eta taldeak izango dira gaurko protagonista nagusiak berriro ere. Emozioen hormaren bidez, eta gaur izenpetuko dutenekin, 75 talde inguru izango dira Udalaren hormetan agertuko direnak eta eraikina modu honetan herritarren eskuetan jarriko dutenak.

 

Ekitaldi xumea izango da eta herriko elkarte eta taldeek izango dute protagonismo osoa: alde batetik emozioen horma beraien esaldiekin beteaz eta bestetik guztia borobiltzeko musika saioak nahastuaz.

 

Musika:

 

Makulu ken

Amalur trikitixa eta pandero eskola

A human disaster

Kalean

Zero Sette

Tamerlaÿn

 

Emozioen hormako elkarte eta talde berriak:

 

Makulu ken, INTZA, Akugba, Ganbo iturri Kultur Elkartea, SuBerri, ATLO, Amalur trikitixa eta pandero eskola, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Rumania Euskadi Decebal elkartea, Oreindik, Sport Calva, Lo bello de la bestia, Zero Sette, A human disaster, Itzartu, Tamerlaÿn, Despervicio, CCOO, CNT, Aurka!, LAB, UGT, Casa Extremadura, ELA, Arramazka, Sasoeta-Zumaburu guraso elkartea, Kalean

 

Azkenik pintxo-pote txiki bat egiteko aukera izango da ekitaldia bukatutakoan

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna