Albisteak
Gaur arratsaldean Pako Etxeberriaren hitzaldi izango da
2014-06-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Arratsaldeko 19:00etan Villa MIrentxuko trinketean “Bakearen eraikuntzak bidelagun gara guztiok” elkarbizitza jardunaldiei hasiera emango zaie “Egia, justizia eta erreparazioa” Pako Etxeberriaren hitzaldiarekin.
Biktima guztiek dituzte hiru eskubide: Egiaren ezagutzarena, justiziarena eta erreparazioarena. Gaur egun, oraindik eskubide hauek ez daude errekonozitu Gerra Zibileko eta Frankismoko zenbait biktimentzako. Pakok egoera honi buruz hitz egingo digu eta hiru eskubide hauen garrantzia azpimarratuko du.
Pako Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako doktorea da (1991). Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista. Auzitegi-antropologia eta -biologiako espezialista Madrilgo Universidad Complutensen. Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean eta, bertan, 1983-84 ikasturtetik etenik gabe irakasten jardundakoa.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Lege Medikuntzako irakaslea 1985-86 ikasturtetik egundaino eta, bertan, Idazkari eta Zuzendariorde izandakoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2006ko Giza Eskubideen Sariduna. Bere lantaldeak Eusko Jaurlaritzaren 2007ko Giza Eskubideen Saria jaso du.
Aranzadi Zientzia Elkarteko kide 1973tik eta, bertan, hainbat arduratan jardundakoa. Presidentea da egun. Elkarte honetan, Gerra Zibileko desagertuak eta hobi komunak aztertzeko eratutako lantaldeko buru dihardu, eta Memoria Historikoko hainbat elkarteri lagundu die Espainiako ehunetik gora desehorzketatan.
Eta oso ezaguna da Gerra zibilaren inguruan eginiko lanak, Victor Jara eta Salvador Allenderi eginiko autopsiak eta estatu espainolean oso entzuna izan zen Jose Breton-en seme alaben inguruan eginiko ikerketa dela eta.