Albisteak
Ganbo Kaleko aparkalekua
2016-01-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ganbo Kalean egunean 24 orduz aparkatu ahalko da, Añarbeko Urak-ek kolektore berrirako egingo dituen obrek dirauten bitartean.
Espaloiek afektaziorik izan ez dezaten eta oinezkoen irisgarritasuna ziurtatzeko, Añarbeko Urak-ek obrak galtzadatik egin ahal izatea eskatu du. Ondorioz, hainbat aparkaleku-plaza afektatuak geratuko dira. Aparkalekuen aldi bateko galera hori konpentsatzeko, Lasarte-Oriako Udalak Ganbo Kalea irekitzea erabaki du, ibilgailuek egunean 24 orduz aparkatu ahal izateko.