Albisteak
Gabonetako haur parkearen sarrera eta taberna kudeatzeko aukera herriko elkarteentzako
2013-12-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirolak sailetik, herriko irabazi-asmorik gabeko talde eta organismo ezberdinak (kirol eta kultura taldeak, elkartasun organismoak eta abar), abenduan Mitxelingo frontoian antolatu ohi den AGabonetako Haur Parkea@ edo APIN@ delakoko taberrna eta sarrera salmenta kudeatzera gonbidatu nahiko genituzke.
Modu horretan, eta talde hauek gure herriarentzat burutzen duten lana baloratuaz eta kontutan hartuaz, helburua diru sarrera extra bat eskaintzea litzateke, haien lana erraztuko zukeela eta eskaintza hobetzera eramateko aukera bat litzatekeela pentsatzen baitugu.
Hautatutako elkartearen errespontsabilitatea izango da GHP-ko sarreraren kontrola, eta baita tabernaren kudeaketa ere GHP-a irekita dagoen orduetan. Sarrerak, Gazteria, Festak eta Kirolak sailetik emango dira zuzenean saltzeko (helduei, euro baten trukean). Tabernaren horniketa eta ustiaketa osoa, berriz, taldearen errespontsabilitatea izango da; irabaziak, osotasunean, taldeak jasoko ditu.
Kontutan izan behar da, 11 eguneko lana dela bertan burutu beharrekoa. Interesaturik leudekeen taldeek, beraz, bai giza baliabide nahikoa bai lanerako jende nahikoa izango dutela justifikatu beharko dute aurrez.
Prozedura, honako hau izango da:
Deialdi zabala egingo zaie herriko hainbat organismo eta taldeei. Interesaturik leudekenek, abenduaren 15a baino lehen erantzun beharko dute Udaletxeko erregistroan haien eskaria sartuta.
Proiektuek oniritzia jaso ostean, talde guztien zerrenda bat burutuko da, eta 2013. urteko Gabonetako Haur Parkearen kudeaketa nork burutuko duen erabakitzeko, zozketa bat egingo da.
Zerrenda ondorengo urteetan ere kontutan hartuko da, urtero organismo edo talde ezberdin bati (ordenaren arabera) eskainiko zaiolarik Gabonetako Haur Parkearen kudeaketa.