Albisteak

Federatuentzako abonamendua

2017-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean kirol-instalazioetarako “federatuentzako abonamendua”, Lasarte-Oriako klubetakoak izanik eskualdean bizi ez diren kirolariei sarreraren arazoa arinduko diena.

Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso kiroletako zinegotziak eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, hartutako neurriak Lasarte-Oriako kirol-kluben aspaldiko errebindikazio bati erantzuten dio. Izan ere, klub gehienek, beren taldeak osatzeko, beste udalerri batzuetako kirolarietara jotzen dute, eta haientzako pase berezi bat erreklamatzen zuten.

Kirolari horietako asko ez dira Buruntzaldea osatzen duten herrietakoren batekoak, eta, beraz, kiroldegiko abonamendu normala atera behar dute kirol-instalazioak erabiltzeko, nahiz eta ekipoarekin entrenatzeko bakarrik erabiltzen dituzten.

Kontua da gehienak beren udalerriko kiroldegi munizipaleko abonatuak direla eta, ondorioz, gure klubetako batean jokatzea oso garesti ateratzen zaiela, kiroldegiko bi abonamenduei aurre egin behar baitiete.

Lasarte-Oriako kluben eskari bat izan da, hertsatuki eskatzen baitziguten irtenbide bat bilatzea, kirolari horiekin kontatzen jarraitzeko, horrela zigortu beharrean Lasarte-Orian kirola praktikatzea erraztuz.

Kirolari federatuentzako abonamendu hori horrelako kirolarientzat pentsatua dago, baina irekia dago udalerriko nahi duen edonorentzat. Erabiltzaileak berak baloratu beharko du zerk merezi dion gehiago: edo abonamendu normala egitea (kirol-instalazio munizipal guztietarako sarbidea ematen diona) edo federatuarena (praktikatzen duen kirol-modalitaterako destinatutako eremuan bakarrik sartu ahalko da).

Federatuaren abonamenduarekin, udalerriko kirol-entitate batean federatu-lizentzia indarrean daukaten pertsonek, baldin eta entitateak bere praktika espezifikoa udalaren kirol-espazioan egiten badu, % 30eko hobaria izango dute banakako abonamenduan, termino eta baldintza hauen arabera:

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna