Albisteak
Facebook, Udaletxearekin komunikatzeko bide berri bat
2013-10-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Azkeneko bi urte hauetan Lasarte-oriako Udala sare sozialetan oinarrituriko komunikatzeko modu berriekin lanean hasi da tresna berri hauen zabalpena dela eta. Izatez, duela bi urte baina gehiago jarri zen martxan lasarteoria sarean facebookeko orrialdea.
Garai digitalak gure artean komunikatzeko formak aldatu egin ditu eta denbora gutxian zenbait sistema tradizional atzera geratu dira herritarren eskaria ezin aseturik. Hori dela eta, Udala, beste hainbat instituzio bezala, eraberritzen saiatzen da materia honetan.
Betidanik, Udalak erantzuteko betebeharra duen bide ofizial bakarra izan du interesatuek beraien kexak, dudak edo eta eskaerak egin zitzaten, eta instantzia bat bete eta erregistroan entregatzean oinarritzen zen.
Orain, Facebookeko orrialdean, partehartzeko buzoietan edo iradokizunak@lasarte-oria.org helbide elektronikoan jasotzen diren iruzkin guztiak erantzuteko konpromisoa hartzen dugu izapideak azkartu eta errazteko helburuarekin.
Facebook Obrak eta zerbitzuak
Beraz, arazo nahiz eskaera gehienak obra eta zerbitzuen departamenduarekin erlazionatuak daudela jakitun izanik, egunerokotasunean gure ingura zaintzen baitute, zerbitzu hau eraginkorra izan dadin komunikazio bide berri bat ireki nahi dugu.
Facebookeko orrialdearen goiko eta eskuineko aldean nahi duenak bere dudak, kexak, eskaerak eta abar argitaratzeko esparru bat du. Eraginkorragoak izateko bertan argazki bat, kokapenaren helbide zehatza eta arazo edo dudaren azalpena jartzeko eskatzen dizuegu.
Argitaratu ondoren, Udala ahal den azkarren erantzuten saiatuko da bere baliabide tekniko eta pertsonaletan oinarrituriko erantzun baten bidez.