Albisteak
Euskararen erabilera indartzeko hitzarmenak sinatu dira guraso-elkarteekin
2018-07-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zabalos alkateak, Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.506 euro destinatzen dira euskararen erabilera indartzeko programa hauetarako.
Alkateak, Euskarako zinegotzia den Jon Antxordoki lagun zuela, hiru AMPEtako ordezkariekin sinatu ditu hitzarmenak. Programa honen bidez hiru elkarteak sarean egiten dute lan, modu koordinatuan, euskararen erabileraren alde.
Adostutako programen artean daude Euskaraldia, Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak, pertsona ezagunen bisitak edota Hezitzaileek asko egin dezakete! programa.
Buruntzpe G.E.
7.992 euroko finantzazioa ematen zaio 10.130 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Hezitzaileek asko egin dezakete
-
Ikusi, ikasi eta hasi gurasoen jolasen ikastaroa
-
Gurasoentzako euskarazko eskolak
-
Euskarazko aldizkarien irakurketa
-
ESAZU aldizkaria
-
Euskaraldia
Landaberri G.E.
9.845 euroko finantzazioa ematen zaio 12.400 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Irria aldizkaria
-
Irrintzi aldizkaria
-
Pertsonaia ezagunen bisitak
-
Hezitzaileek asko egin dezakete
-
Gurasoentzako euskara-eskolak
- Euskaraldia
Oriartekide G.E.
23.669 euroko finantzazioa ematen zaio 24.209 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:
-
Euskaraldia DBH1, DBH2, DBH3, DBH4.
-
Euskaraldia 1. Batxillerra eta 2. Batxillerra.
-
Gazteen euskara batzordea.
-
Pertsonaia ezagunen bisitak.
-
Irakutrezin aldizkaria.
-
Euskarazko aldizkarien irakurketa sustatzeko programa.