Albisteak

euskara ikasteko modu erraza, doakoa eta moldagarria berriro bueltan

2013-09-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Udako oporraldiaren ondoren, Banaiz Bagara Elkarteak martxan jarri ditu berriro euskarazko oinarrizko komunikazio saioak.

Klaseak astean behin edo bitan izaten dira. Bertan, euskara era xinplean ikasten da, egunero topatu daitezken egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Saio hauek ere euskaraz ikasten ari diren haurren gurasoentzat zuzenduak daude, horrela beren seme-alabek ikasketetan nagusia duten hizkuntzari buruz ezagutza handituko baitute.

Gure taldeen beste ezaugarria parte hartzaileen jatorri ezberdina da. Horrek gure gizartearen kultur aniztasunean eragiten du eta horrek elkarren arteko bizitzan aberasten gaitu, munduko hainbat kultura eta hizkuntza batzen ditugu euskara lotura nagusia izanik. Taldeetan parte hartzea Euskal Herritik kanpoko herrialde eta lurraldetik etorritako pertsonentzat prestatuta dago bereziki, hala ere nahi duen orok har dezake parte.

Ikas saioetan, Euskal Kulturak garrantzia baitu ere eta euskal kantak eta dantzak lantzen ditugu, baita kirola ere, jaietan parte hartuz eta topaketa kolektiboak antolatuz.

Horretaz gain, urtean zehar eta filosofia berearekin, gure elkarteak lan-munduari zuzenduta ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Asteroko taldeetan parte hartzea doakoa da eta ez da ezagutza mailarik eskatzen.

LEKUA ETA ORDUTEGIA:

LASARTE-ORIA: ostegunero, 15:30ean, Amaraun Ludoteka (Ola-Zumaburu kalea)

Harremana:

Banaiz Bagara Elkartea

Petra Elser 645 733 818

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna