Albisteak

Euskal Inauteriak irekiko ditu Lasarte-Oriako 2017ko Inauteriak

2017-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2017ko Inauterien programa aurkeztu dute.

Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien festa hori hobea izateko egiten duten lana.

Aurkeztutako programa otsailaren 18an hasiko da, goizeko 11:00etan, Okendo plazatik abiatuta hainbat elkartetatik pasatuko den Euskal Inauteriarekin. 16:30ean Zubietakoei harrera egingo zaie Hipodromoko zubian. 17:00etan, bi taldeen arteko dantza, eta segidan txokolotada. 17:45ean Euskal Inauteriak konpartsa Hipodromo etorbidean eta Kale Nagusian barrena Ola kaleraino joango da, eta ibilbide beretik itzuliko da Okendo plazara, non 18:30ean erromeria eta erreketa egingo diren.

Otsailaren 22an Lasarte-Oriako Musika-Eskolak bere tradiziozko kontzertu bufoa eskainiko du Kulturetxean. Eta hilaren 24an, txikienek bat egingo dute festarekin, herriko ikastetxeetan Inauteriak ospatuz.

Otsailaren 25ean, 12:00etan, konpartsak Okendo plazan bilduko dira, eta han, 12:30ean, haien aurkezpena egingo da. 14:00etan karroza-lehiaketaren txanda izango da, eta 14:30ean herri-bazkaria helduko da. 16:00etan Super Bingoa hasiko da. Eta 17:00etan karrozen desfilea abiatuko da, honako konpartsa hauen parte-hartzearekin: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Naste Borraste, Larramendizales, Jalgune, Ttakun, Intzak Parrandan, Elkar, Sasoeta Sasoian eta Erketz. Ibilbidea Okendo plazatik abiatuta, Kale Nagusian, Ola kalean, Zumaburu kalean, Kale Nagusian, Hipodromo etorbidean, Pablo Mutiozabalen eta Iñigo de Loiolan barrena jarraituko du, eta Okendo plazara Geltoki kaletik bueltatuko da. 20:00etan txokolatada parte-hartzaileentzat. Eguneko ekitaldiak 23:00etan amaituko dira, Disko Jaiarekin.

Otsailaren 26an, 12:00etan poteoa hasiko da, Oiantxe in Deu txarangak girotuta. 16:30ean mozorroen lehiaketa herrikoiaren eta banakakoaren txanda izango da Okendo plazan. Eta festa Rockalean ikuskizunarekin amaituko da Okendo plazan.

Alonsok aurtengo Inauterien aurrekontua xehatu zuen, guztira 25.470 eurokoa izango dena. Diru-sail garrantzizkoena konpartsentzat izango da, 12.000 euroko diru-laguntza jasoko baitute mozorro eta karrozetarako. 9.872 euro jardueretarako eta azpiegiturarako izango dira, eta, azkenik, 3.598 euro Euskal Inauteriarentzat izango dira.

Egitaraua ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna