Albisteak
Euritan ere jolasean! erakusketa Okendo Plazan
2016-07-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Okendo Plazan erakusketa bat egongo da lasarteoriatarrentzat jarria irailaren amaiera aldera arte. Haren bidez, gune publikoak estaltzeko partaidetza-prozesua nola doan jakin ahalko da.
Agustín Valdivia hirigintzako zinegotziak eta, harekin batera, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte parte-hartzezko prozesuaren lehen faseko konklusioak. Udaletxe berriko arkupeetan jarritako 8 panelek orain artean landutako informazioa eskaintzeko balioko dute.
Valdiviak iragarri du erakusketa horren inaugurazioa, eta esan du estaltzeko gune aproposenen bilaketan eta hautaketan parte hartzeko prozesuarekin jarraitzeko bidez emango duela. Erakusketa herriko ikastetxeetako ikasle eta gurasoekin egindako lanaren fruitu da.
Koldo Telleriak eta Raquel Guerrak azaldu dute ikastetxe horietan egindako prozesuaren nondik norakoak. Biak pozik agertu dira tailerretan eta egindako inkestetan izan den parte-hartze handiagatik: 300 neska-mutilek eta 140 zaintzailek erantzun dute, tailerren egin duten lanaren, marrazkien eta inkesten bitartez, udalerriko jolastokiez duten ikuspegiari buruz.
Gauza zen detektatzea zein diren, txikienen eta haien hurbilenekoen iritziz, euria ari duenean eta ari ez duenean jostatzeko tokiak. Era horretara, Lasarte-Oriako gune horien guztien analisi bat egin ahal izan da, orain erakusketan ikusgai jartzen dena.
Ikusgai jarritako 8 panelen bitartez esplikatzen da orain artean egindako prozesua eta aurrerantzean eman beharreko pausoak. Urrian bertan hiru tailer egingo dira, parte hartu nahi duen edonorentzat irekiak, eta haietan landuko da zein diren gune aproposenak estalki bat jartzeko, bai halaber zer motatako modeloa erabili behar litzatekeen.
Horrez gain, mugikor batzuk instalatu dira udalerriko 10 jolasgunetan (irailean beste 10etan instalatuko dira), eta haietan joango dira eskaintzen egingo diren bilera eta tailer guztien gaineko informazio guztia. Nolanahi ere, ekarpenak egin nahi dituztenek euritanjolasean@gmail.com helbidera idatziz ere egin ditzakete.
Panelak ikusi:
Panela 1 Panela 2 Panela 3 Panela 4 Panela 5 Panela 6 Panela 7 Panela 8