Albisteak

Euritan ere jolasean! azken fasean sartu da

2016-09-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 28an, Villa Mirentxun hasiko dira Euritan ere jolasean! proiektuan herritarrek parte hartzeko prozesuko tailerrak Hiru tailerren bidez zehaztuko da zein gune estali eta hori nola egin, irailaren 28an eta urriaren 4an eta 6an 18:00etan.

Udalak herritarrak lan-tailer horietan parte hartzera gonbidatzen ditu, Lasarte-Oriako eremu estali berriek non eta nola izan behar duten zehazteko eta horrela udalerriko eguneroko bizitza hobetzeko. Prozesu hori ahalik eta errepresentatiboena izango bada, ezinbestekoak dira herritarren iritziak eta ekarpenak.

Hiru dira egingo diren tailerrak:

Prozesuaren lehen partean inkesta batzuk eta diagnostiko tekniko batzuk egin ziren, eta haien emaitzak web-orri honetako paneletan ikus daitezke: Euritan ere jolasean! - Inkesta eta diagnostiko teknikoa.

Edozein zalantza argitzeko, kontaktuko bidea hauxe da: euritanjolasean@gmail.com

Triptikoa ikusi

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna