Albisteak

Euritan ere jolasean!

2016-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak “Euritan ere jolasean – Jugando con lluvia” proiektua aurkeztu du. Lasarte-Oriako herritarrei zabaldutako parte-hartzezko prozesu baten bitartez, haurrentzako estalpeko jolastokiak sortzearen gaiari helduko dio proiektuak.

 

Alkateak, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotzia eta Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun zituela, eta proiektua adjudikatu zaion Hiri.Dunak Estudioa enpresak aurkeztu dute parte-hartzezko prozesu hori, haurrentzako estalpeko jolastoki horiek nolakoak izan behar duten eta non egon behar duten definitzea helburu duena.

 

Zaballosek esan duenez, haur eta guraso asko ari dira gune estaliak eskatzen, beren aisialdia egitera herritik kanpora joan beharrik izan ez dezaten. Udaleko gobernuak hartutako konpromisoa da eskari horri erantzuna ematea, baina hori ezin da egin herritarren iritzia kontuan hartu gabe.

 

Agustín Valdivia hirigintzako zinegotziak nabarmendu duenez, kontratatutako enpresak udalerria ondo ezagutzen du, zeren berak zuzendutako aurreko prozesuan udalerri osoko guneen analisi zehatz bat egin baitzen. Horregatik enkargatu zaie prozesu berri hau, 12.000 euroan.

 

Valdiviak adierazi duenez, prozesua jadanik abiatu da ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleekin, inkesten bidez haurren nahiz haien gurasoen iritziak jasotzeko, eta oso interesatuak agertu dira ikastetxeetako irakasleak.

 

Uztailaren 4an erakusketa bat inauguratuko da Okendo Plazan, herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta hainbat proposamen erakusteko. Horrez gain, zintzilikarioak ipiniko dira plazetan, ikastetxeetan eta haurrentzako jolasetan, aurreikusitako jardueren berri emateko.

 

Udara igarotakoan, triptiko bat banatuko da etxeetako postontzietan, eta hiru tailer egingo dira informazio guztia lantzeko. Bukatzeko, urri-amaieran konklusioak aurkeztuko dira.

 

Jasotako konklusioekin, lehenbiziko estalkiaren estudioa eta obra kontratatzeari ekingo zaio, horretarako 140.000 euro xedatuko direlarik.

 

Paraleloki, eta herritarrekiko prozesu guztiarekin koordinatuta, horren berri emanez eta gaia ordezkari politikoekin landuz joango da.

 

Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotziak gurasoei gogorarazi die, inkestak egun horietan eskolan entregatzeko zailtasuna badute, udalaren eraikinetan egin ahalko dutela, herritarren parte-hartzeko postontzietan.

 

Koldo Telleriak eta Ainhoa Guerrasek hausnarketa batekin amaitu zuten, prozesu honi aurre egiteko egin behar dugun jokoari buruz: jolasak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta badira kreatiboak, sozialak eta afektiboak direnak ere. Adierazi zuten hausnarketa hori aldez aurretik egin behar dela, jakiteko zein irizpidek determinatu behar duten hartu beharreko erabakia: espazio multifuntzionalak ala ez, erdigunean ala auzoetan, nola estali espazio horiek, zenbat estali... horiek dira prozesuak erantzuna eman beharko dien galderetako batzuk.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna