Albisteak

Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzua lizitazioan 1.977.022 euroan

2018-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxan da Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzuaren (ELZ) eta Etxebizitza Komunitarioetako ELZren lizitazioa. Lizitazio berriak hobekuntzak ekarriko ditu berekin, sostengu-orduak gehituz eta asteko arreta-orduak gehituz edo gauezko arreta-zerbitzua ahalbidetuz, besteak beste.

Abuztuaren 29ko ostiralean ireki zen eskaintzak aurkezteko epea. Eskaintzak aurkezteko azken eguna urriaren 3a da. Lizitazioaren prezioa, bi urterako (gehi urtebeteko bi luzapen egiteko aukera), 1.977.021,78 eurokoa da, BEZa barne. Adjudikaziorako kontuan izan beharreko irizpideak eta haien ponderazioa honela izango dira: gehienez ere 50 puntu proposamen teknikorako, eta gehienez ere 50 puntu proposamen ekonomikorako.

Lizitazio berriak hobekuntza hauek ekarriko ditu orain artean eskaintzen diren zerbitzuetan:

ELZ ez dago 60 urtetik gorako pertsonei bakarrik zuzendua, zeren dependentzia eta/edo desgaitasunen bat izateagatik eguneroko bizitzako jarduerak egiteko limitazioak dituzten pertsonek ere jaso ahalko baitute zerbitzu hori. Adingabeko pertsonei beren familiek beharrezko zaintza eta arreta eman ezin dietenean, egoera sozial ez-egonkorretan, gaixotasun fisiko edo fisikoetatik eratorritako arazoen kasuan...

Etxebizitza komunitarioetako ELZri dagokionez, pertsonako eta eguneko arreta-orduen ratioa hau izango da aurrerantzean:

1,5 ordu lanegunetan.         

0,5 ordu asteburuetan eta/edo jaiegunetan.

Gogorarazten da Lasarte-Oriako Udalak gaur egun 2 etxebizitza komunitario dauzkala 60 urtetik gorako pertsonentzat. Gaur-gaurkoz, 8 plaza dauzka, eta horietatik 7 jadanik okupatuta daude.

Bi zerbitzu horiek eskatzeko, baita ondoren aldatzeko edo baja emateko ere, interesatuek langile sozialarekin biltzeko hitzordua eskatu beharko dute, 943-376179 telefonora deituta. Azken batean, profesional horrek baloratuko ditu antzemandako premiak eta martxan jarri beharreko zerbitzuaren egokitasuna eta ezaugarriak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna