Albisteak
Estimulazio kognitiboko taldea
2016-04-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak, mendekotasuna prebenitzearen eta norberaren autonomia sustatzearen arlotik, estimulazio kognitiboko bi talde dauzka. Bi taldeetarako plaza libreak badaudenez gero, interesatuta daudenak izena ematera animatu nahi ditugu.
Talde horien helburua parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetzea da, haien funtzio kognitiboak estimulatuz eta eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko duten gaitasun funtzionala landuz.
Zerbitzu horren hartzaileak andeatze kognitiboa diagnostikatu zaien pertsonak dira, betiere gaixotasunaren hasierako edo tarteko etapetan badaude eta horrek berekin dakartzan galerak bizitzen ari badituzte. Taldeko jardueren bitartez eta monitore baten laguntzarekin, beren gaitasun guztiak lantzen eta estimulatzen saiatzen dira, memoriako eta kalkuluko ariketen bidez, albisteak irakurriz, idatziz, gimnastika eginez, ohiko ibilbideak gogoratuz, erlaxatuz, ikus-entzunezko ariketen bidez...
Hamarna laguneko bi talde daude, eta asteartero eta ostegunero biltzen dira, goizez, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan. Ikastaroa urte osokoa da, eta abuztuak bakarrik ixten da, oporrengatik. Une honetan, plaza libreak daude bi taldeetan, eta saioak ordu eta erdikoak dira: 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era. Interesatua dagoen edonork aldez aurretik bere langile sozialarekin egon beharko du, hark kasu bakoitzaren balorazioa egingo baitu. Hitzordua eska dezakete bai Villa Mirentxura etorrita, bai 943-376179 telefonora deituta.