Albisteak

Espainiako gardentasun-txostena

2015-10-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kargua hartzeko unean hartu zituen konpromisoak betez, alkatea berehala jarri zen harremanetan Nazioarteko Gardentasuna Espainia erakundearekin, gure udalerriari buruzko auditoria egin zezan eskatzeko. Gure ekinari eta interesari esker, oraindik orain jaso dugu auditoria hori, gure udalerriari suspentso garbia ematen diona, 80 puntutik 13 ematen baitizkio. Argi dago asko dagoela zer hobetua.

Arlo honetan, hainbat gai aldatzeko konpromiso irmoa dago. Jesus Zaballosek nabarmendu zuen informazio guztia eman beharra dagoela udalaren osaeraz, hautetsien eta konfiantzazko pertsonalaren kurrikuluaz eta haien ondasunen eta errenten edo ordainsarien deklarazioez. Egin beharreko gardentasun-ariketa, politika oso zalantzan jarria dagoen une honetan.

Ildo horren barruan, garrantzizkotzat jo zuen herritarrak alkatearen agendaz informatzea, lasarteoriatarrek jakin dezaten zein den alkate baten eguneroko lana.

Indartu eta gardenagotu behar den beste informazio-iturri bat ekonomiaren arlokoa da, kontratatutako obra eta zerbitzuen berri zehatz-mehatz emanez: zergadunari zenbat kostatzen zaizkion, enpresa adjudikatarioak, adjudikazioaren baldintzak... Informazioa argitaratzeko konpromiso horren barruan sartuko dira, halaber, onetsitako dekretuak, emandako diru-laguntzak, lanpostuen zerrenda edo Udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioa.

Nazioarteko Gardentasuna Espainia erakundeak prestatzen eta argitaratzen dituen gardentasun-indizeak instituzio publikoen gardentasun-maila neurtzera bakarrik daude zuzenduak. Horretarako, beren webgunean argitaratzen dituzten datuak eta informazioa ebaluatzen ditu, laurogei indikadoreei buruz eta indize bakoitzaren gardentasun-arloei buruz. Ebaluazioa bi urtez behin egiten da Espainiako 110 udalerri handienetan eta hiriburuetan. Hiru udalek beren borondatez eskatu dute auditoria hori egiteko. Hortaz, Lasarte-Oria laugarrena litzateke hori egiten.

Udalak jaso duen suspentsoa auditoriak dituen 6 ataletatik 5etan gertatu da, eta kontratazioen atalean bakarrik gainditu du, ozta-ozta: 18 puntutik 4 Udalbatzari buruzko informazioan; herritarrekiko eta gizartearekiko harremanetan, 16tik 3; gardentasun ekonomiko-finantzarioan, 11tik 0; kontratazioen gardentasunean, 4tik 2; hirigintzaren, obren eta ingurumenaren arloko gardentasunean, 11tik 1; Gardentasunaren Legearen indikadoreetan, 16tik 2.

 

http://transparencia.org.es/indice-de-los-ayuntamientos-ita/

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna