Albisteak

Esna Hadi Kultur Elkarteak KaleraFest jaialdia sustatu du

2015-12-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Abenduaren 19an, larunbatarekin, jarduera kultural eta musikal mordo batek Lasarte-Oriako kaleak beteko dituzte egun osoan, 1. Lasarte-Oria KaleraFest jaialdian.

Esna Hadi KE buru duten kolektibo antolatzaileen eta kolaboratzaileen zenbait ordezkarik, Lasarte-Oriako alkatea lagun zutela, festaren programa aurkeztu zuten astelehenean. Ekimenaren bultzatzaileen artean 50 bat kolektibo daude: herriko elkarteak, dendak, ostalaritzako establezimenduak...

Jesus Zaballosek ekimen honen garrantzia nabarmendu zuen, eta gaineratu, oso azkar sortu den arren eta kalean kontzentratuko diren ekitaldi guztiengatik konplexua izango bada ere, espero duela arrakastatsua izatea eta gure kaleetan jarduera biziberritzeko balio izatea. Horregatik izan du Udalaren sostengua eta lankidetza.

KaleraFesten asmoa da adin-mota guztientzako topalekua izatea, kalean nahiz gure herriko tabernetan. Horregatik, kulturaren eta aisiaren arloko hainbat jarduera antolatu dituzte, gaztetxoenentzat bezala adinekoenentzat ere. Ekimenaren atzean, herritarrek gure herriko bizitzan parte hartzea sustatzeko nahia ere badago. Sinergia kulturalak sorrarazteko saiakera horretan, jaialdi hau kultura berri partizipatiboago eta komunitarioago baterako abiapuntua izango da.

Jarduera jostagarri eta hezigarriak gazteenentzat goizean, eta hainbat motatako musika kale eta tabernetan arratsaldean eta gauean zehar, horiek izango dira KaleraFesten ardatza.

Gazteenentzako jardueren artean, nabarmentzekoak dira goizean egingo diren hauek: mural bat margotzea, hainbat jolas kooperatibo eta patinajeko ikastaro bat. Arratsaldean, berriz, Irrien Lagunen puzgarriez eta Kuadrillategik emango duen perkusio-tailerraz gozatzeko aukera izango dute. Eta 17:00etan Tonny Magoak bere showa eskainiko du Elurtza tabernan. 13:30etik 15:30era, gazteenentzako pintxo-pote batek indarberritzeko balioko die, dena Oaintxe in Deu txarangak girotuta.

Zumbako master klase bat era guztietako pertsonentzat, grafitiak herriko hainbat alderditan, jarduera kulturala osatzeko

18:00etan, kontzertuak hasiko dira herriko hainbat alderditan. Dinbi Banda batukadak hasiko du jarduera musikala, herriko kaleetan barrena aktuazio bat eginez.

Kaleko kontzertuei amaiera emateko, Burrunba Elektrotxaranga bi orduz arituko da kaleetan barrena girotuz, eta, kaleko jardunari bukaera emanda, lekukoa tabernei pasatuko die. Lasarteoriatarren mota ezberdinetako musikaz gozatzeko aukera izango dute kontzertu hauekin: Jalgin, Ever Level (23:00), eta Abenden, Sohai eta Danel (24:00).

Programazio zabala Facebooken duen orrian kontsulta dezakegu... edo sorpresaren esperoan ibili, Lasarte-Oriako kaleetan barrena paseatuz.

 

Kartela ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna