Albisteak
Eskuratu zure argindarra kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!
2018-05-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lasarte-Oriako Udalarekin, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du maiatzaren 17an, 18:00etan, Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan.
Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 15a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
-
Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
-
Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:30tatik 17:00etara)
-
Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu
Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.