Albisteak

Eskualdeko Guztion programarako kudeatzaile bat kontratatzea

2016-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratuko du, eskualdeko Guztion proiekturako kudeatzaile bat 6 hilabetez kontratatzeko, Buruntzaldea-Beterri eskualdeko teknikari esleituekin kolabora dezan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.

Kontratazio hau 6 hilabetez izango da, lanaldi osoz, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian. 13:51. Soldata brutoa 2.255 euro izango da, eta lanean hasteko aurreikusitako eguna abenduaren 1a da.

Kontratatutako pertsonak beteko dituen funtzioak hauek izango dira:

  1. Jarduteko eremuak identifikatzea eta ezartzea.

  2. Zesio-akordioak ezartzea.

  3. Mural-lehiaketetarako oinarriak prestatzea.

  4. Zirriborroen harrera, epaimahaien interbentzioa eta sarien banaketa kudeatzea.

  5. Muralen gauzatzea koordinatzea eta ikuskatzea.

    Lanpostua eskuratu nahi dutenek bete beharreko baldintzak hauek dira:

  6. Emakume langabetua, Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan inskribatua.

  7. Goi-mailako ikasketa unibertsitario amaituak eta Arte Ederrekin edo Arkitekturarekin zerikusia dutenak.

  8. EGA titulua edo baliokidea. Maila egiaztatzeko proba egin ahalko da.

  9. Ez da beharrezkotzat eskatzen eskainitako enpleguan edo tankerakoetan gutxienezko esperientzia bat izatea, baina esperientzia baloratu egingo zaie garapen lokalaren esparruan lan egin dutenei.

    Bestalde, baldintza hauek baloratuko dira:

  10. Lehentasuna izango dute Lasarte-Orian edo eskualdeko udalerrietan erroldatutakoek.

  11. Antolamendurako, plangintzarako eta enpatiarako gaitasuna.

  12. Lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatikoak maneiatzea.

  13. Curriculuma baloratuko da eta elkarrizketa pertsonala egingo da hautaketarako.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna